Burdinaren egunaren hamabigarren edizioa ospatuko dute agorrilaren 10ean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 2a, 20:00
Santiago Villares zinegotzia eta IƱaki Ariztia alkatea, Burdinaren Egunaren hamabigarren edizioaren aurkezpenean.

Bertze hainbat ekitaldiren artean, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da

Burdinaren Egunaren hamabigarren edizioa ospatuko dute agorrilaren 10ean Urdazubin. Ospakizuna aurkezteko agerraldia egin zuten abuztuaren 1ean Iñaki Ariztia Urdazubiko alkateak eta azken urteetan alkate eta gaur egun zinegotzi den Santiago Villaresek.

Hamabigarren edizio honetan gaiarekin lotutako jarduera egitarau zabala izanen da. Bertzeak bertze, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da. Izan ere, meatzeetatik Monasteriora eramaten zuten, eta abadeari ematen zitzaion, urrezko moneta batzuen truke. Gainera artisautza merkatua, zikiroa, forja erakusketa, Bankako Menditarrak eta Mariachi emanaldia eta sorpresa ugari izanen dira. Famili guztientzako aktibitate aunitz izanen dira egunean zehar.

Artisautza azoka herriko plazan. Horrez gain umeentzako puzgarriak eta itsasontziak eta joko ugari umeentzat.

                     

EGITARAUA

  • 10:00 Artisautza azoka herriko plazan. Horrez gain umeentzako puzgarriak eta itsasontziak eta joko ugari txikientzako. Goizean zehar forja erakusketa egonen da Brun anaien eskutik.                
  • 11:30 Burdin mineralaren segizioak burdina idi gurdi batean garraiatuko dute Axularretik plazaraino.
  • 12:00 Mineralaren heltzea Monasteriora, Olagizonek aztertuko dute, eta abadeak Plentziako benakeroei ordainduko die.
  • 14:30 Zikiro jate bazkari herrikoia.
  • 16:00 Bankako Menditarrak eta Mariachiren ekitaldia frontoian.
  • 17:00   Musika eta dantza frontoian.

Horrez gain, egunean zehar animazioak eta musika edukiko ditugu, eta Monasterioa, kobazuloak, Errota… bisitatzeko aukera ere izanen dute ekitaldira bertaratzen direnek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun