Zergatik lurrean etzanik?
Auxtin Zamorak aipatu digunez, «lurraren arrasean diren gauz maitagarrien gainean, maizetan, ez ohartuki pasatzen gira, alta, hor dira, bai bere azalean, zerutik erori guziak, euri, hosto, izar puskak, gu, gizakiak, lur azalean ere, bere barnetik, ateratzen diren gure janariak, loreak, onddoak, urre errautsak eta abar… Haur ttikien eremu paregabea ere bada lur azala, bere gainean, potikoka egiten baitituzte beren lehen urratsak eta jolasak. Olerkarien mundua, maiz, haurtasunaren eraginekin betea da. Horra zergatik, Hats-Arte erakusketa honen parte hartzaileek uste dugun (beharbada haurrek amestu dezaketen antzera), gure idatzi eta argazkiek, lur gainean ezarriak izanez, beren lurreko sustraiekin bat eginen dutela».