Ortziralean 19:00etan, euskaraz eta ingelesez emana
Uztailaren 5etik irailaren 6era, Donejakue Bidea gurutzatzen duten Nafarroako herritan Antzerkia Donejakue Bidean doako jarduera eskaintzen ari dira, ortziralero 19:00etan. Erdi Aroko erromes baten eta erromes anglosaxoi moderno baten arteko topaketa atsegin bat da, euskaraz eta ingelesez emana. Urdazubin agorrilaren 2an eskainiko dute, monasterio inguruan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.