Pottoka arrazako behoka eta behorren lehiaketa egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 08:30

Larunbatean, uztailaren 27an, Euskal Herriko Pottoka Elkartearen eskutik, pottoka arrazako behoka eta behorren lehiaketa izan zuten Saran. Lehiaketara bi eta hiru urteko behokak aurkeztu zituzten, baita 18 urte bitarteko behorrak ere. Lehiaketaz gain, erakustaldia ere izan zuten. Argazkiak: Gurutze Pikabea eta Tehesa.

Eguraldi euritsua tarteko, usaian baino 40 bat buru gutiago bildu ziren, guztira 100 bat. Dena dela, ederrak izan ziren. Saratar Lamothek Ñañok bi urteko pottokarekin irabazi zuen lehen saria (argazkian bere semea garaikurrarekin). Aperitifa hartzen zuten bitartean Sarako kantariek girotu zituzten bazterrak eta umore ona izan zen nagusi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun