Sarako Izarra errugbi taldeak biltzar nagusia egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 18:00
Patxi Jauregui eta Stephane Lassaga lehendakariak, Sarako Izarra errugbi taldearen biltzarra gidatzen joan den ortzegunean.

Heldu den sasoiko helburua bertze mailarat altxatzea izanen da

Uztailaren 18an iragan da Sarako Izarra errugbi taldearen biltzar nagusia errugbi zelaiko gelan. Patxi Jauregui lehendakariak ongi etorria egin die deneri. Aurten ere, gan den urtean bezala, Euskal ligako txapelketan jokatuko dute. Gan den urtean lehen itzulian ongi aritu ziren, baina bigarrenean ez uste zuten bezain ongi: hirugarren gelditu ziren eta lehenbiziko biak upatzen ziren bakarrik. Beraz, aurten helburua dute bertze mailarat altxatzea. 

Taldea emendatu da, 7-8 jokolari berri badituzte, denetara 35 bat. Entrenatzaileak Pierre Pardon, Christophe Carrere eta Philippe Arieta dira. Errugbi eskolan segitzen dute beti Senpereko herriarekin, Saratik 40 bat haur badira.

Patxi Jaureguik eta Stephane Lassagak, bi lehendakariek eskertu dituzte denen borondate on guziak eta partikulazki lantegiak beren diru laguntzarengatik. Parte hartu nahi duten bertze lantegiak ere ongi etorriak izanen direla aipatu dute, «zeren ainitz gostatzen baita jokolarien ibiltzeak beren partidak egiteko».

Kurai on bat jokolarieri eta bistan da bulegoari!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun