Pilota partidak hastearekin batera, 19:00etan lehiaketarako patata tortillak aurkeztuko dituzte.
Aurten ere Pilotaren unibertsoa jaialdia prest dute Urdazubin. Heldu den larunbatean, uztailaren 27an ospatuko dute. 19:00etan zehaztu dute hitzordua eta pilota partidak ez ezik, patata tortilla txapelketa izanen dute. Hainbat modalitatetako partidak ikusi ahal izanen dira: esku pilota, paleta, erremontea... Bien bitartean, 20:00etan patata tortilla lehiaketako irabazlea jakinaraziko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.