'Ilargi betea, sorginen larrea' bisita antzeztua eskainiko dute ostiralean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 30a, 13:00

Bi sorginen eskutik, bisita berezia egiteko aukera izanen dute bisitariek larunbatean. Argazkia: Turismozugarramurdi.com

Abuztuaren 2an, Ilargi betea, sorginen larrea bisita antzeztua eskainiko dute Zugarramurdin. Bisitariek bi sorginen eskutik, euskal mitologiako kondairak, herrian aspaldi gertatutako istorioak, sendabelarren gaineko kontuak... aditu ahal izanen dituzte. Eskola aitzineko plazatxotik abiatuko dira 19:30ean. Sarrerak Sorginen Museoan salduko dituzte. 10 euro ordaindu beharko dituzte helduek eta 6 euro haurrek. Gehienez 60 lagun bildu ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun