Andeetako musika aditzeko aukera izanen da uztailaren 24an Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 20:00
Kirikintxo taldeak Andeetako musika joko du asteazkenean Sarako elizan.

Asteazkenean 21:00etan elizan joko du Kirkintxo musika taldeak

Sarako Biltzarrak Kirkintxo musika taldea gomitatu du eta Andeetako musikaz gozatzeko aukera izanen da uztailaren 24an, asteazkenean, elizan. Gisa honetara, inken herrialdean hain ohikoak diren hainbat musika-tresna zuzenean aditzeko aukera izanen da: txarangoa (hari-instrumentua), kena, zanpoina, bonboa... Kontzertua 21:00etan hasiko da. Sartzea bortz euro ordaindu beharko da, baina 15 urtez beheitikoek urririk sartzeko aukera izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun