Ikaburuko lezearen Eguna ospatuko dute uztailaren 20an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 18a, 12:00
Historiaurreko bizimoduaren erakustaldia eginen dute larunbat goizean.

Bosgarren ediziorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbatean

Urdazubiko Ikaburuko lezearen eguna ospatuko dute bosgarren aldiz uztailaren 20an, larunbatean eta egun osorako egitarau zabala prestatu dute. 

Larunbat goizeko 11etatik 14:00etara historiaurreko bizimoduaren erakustaldia eginen dute, Edestiaurre Arkeologia Elkartekoa presidente den Iñaki Libanorekin: silexekin sua pizten ikasteko tailerrekin, azagaia-jaurtiketa… 11:00etatik 18:00etara artisau-azoka izanen da, 15:00etatik 18:00etara txalaparta tailerra eta 16:00etatik 18:00etara, hegazti erakusketa eta tailerrak eta magia Trikuharryren eskutik. 17:00etan artisau-produktuz betetako saski baten zozketa ere eginen dute.

Gainera, lezearen sarreran txalaparta erakustaldia ere eginen dute.

Informaziorako eta erreserbarako 948 599 241 telefonora deitu edo www.cuevasurdax.com webgunea bisita daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun