Antzinako gauzen merkatua uztailaren 19an eta 20an eginen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 17a, 08:15
Ehun erakusmahai baini gehiago paratuko dituzte Sarako Kukusu bestan

Ortziralean eta larunbatean, goiz-arratsaldez ehun erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna

Hitzorduari hutsik egin gabe, bertze urte batez, antigoaleko gauzen merkatua edo Kukuxu Besta antolatu du Sarl Orfo-Pub elkarteak. Uztailaren 19an eta 20an izanen da eta bi egunez, ortzirale eta larunbat goizez eta arratsaldez, ehun erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna. Horietan hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izanen da: arte bildumak, liburuak, bitxiak, arropak, altzariak... 2013an egin zuten lehenbizikoz Kukuxu Besta eta geroztik, aldi oroz ehunka bisitari bildu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun