Gauargi munduko haurren dantza topaketa uztailaren 17an izanen dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 15a, 08:30

Argentinako dantzari gaztetxoen emanaldia ere izanen dute asteazken arratsean Senperen.

Asteazkenean 20:30ean Larreko kultur-gunean Argentina, Txetxenia eta Euskal Herriko dantzariak izanen dituzte 

Munduko hainbat txokotako haur dantzariak biltzen dituen Gauargi jaialdiaz gozatzeko aukera izanen dute uztailaren 17an Senperen. Badira hogei urte baino gehiago Gauargi elkarteak Munduko Haurrak eta Dantzak jaialdia antolatzen duela eta urte guztiz topaketa ahantzezinak antolatu izan ditu, hirurehun bat haur dantzari errezibituz. Aldi honetan, Euskal Herriko, Argentinako eta Txetxeniako haurrak gonbidatu dituzte. 

Ikusgarria asteazkenean, hilak 17, eskainiko dute Larreko kultur-gunean, 20:30ean. Sartzea 11 euro ordaindu beharko da eta sei euro 15 urtez azpikoek. Hiru urtetik beheitikoek urririk izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun