1990eko apirilean atxilotu zuten Haranburu eta bizi osorako zigorra ezarri zioten arren, 2008tik aukera dauka baldintzapean libre ateratzeko eskaera egiteko. Hainbat alditan egin dituzte eskaerak, baina orain arteko guztiak ukatu dizkiote. Baldintzapeko askatasunaren azken eskaera maiatzaren 7an aztertu zuten Parisen. Prokuradoreak baldintzapeko askatasuna ez onartzearen alde egin zuen baina defentsa eta gaur egun Haranburu dagoen Lannemezango kartzelako zuzendaria horren alde agertu ziren. Uztailaren 5ean Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak aske uzteko erabakaren berri eman bazuen ere, Ministerio Publikoak erabakiari helegitea paratu zion eta hala, preso segitzen du.