Sarako Olhain ikastola handitzeko lanean ari dira

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 6a, 09:00

Abendurako bukatzea espero dute

Sarako Olhain ikastola handitzeko lanean ari dira. Obrak neguan hasi zituzten. Goiko solairuan herriko haurtzaindegia eta behean ikastolarentzat bi gela, psikomotrizitate-gela bat eta bertze ikasgela bat, izanen dituen erakina egokituko dute. Moldatze-lanak urte bukaerarako bukatzea aurreikusi dute. Argazkiak: Karlos Aizpurua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun