Nafarroako bederatzi herritan eginen diren bederatzi laburmetraia ikusgai izanen dira Nafarroa Zinearen Lurraldea lehiaketaren zazpigarren edizioan. Nafarroako turismoa bultzatzeko antolatu den lehiaketa honetako filma bat Urdazubin grabatuko dute.
Lehiaketa bi fasetan
Lehiaketaren lehen fasean, partehartzaileek lehen gidoi proposamenak aurkeztu beharko dituzte irailaren 6a baino lehen. Epaimahaiak, aurkeztutakoetatik errodaje fasera pasatuko diren hamar gidoi aukeratuko dituzte. Laburmetraiak, montatuak eta bukatuak, azaroaren 20ª baino lehen aurkeztu behar dira eta azaroaren 25etik abenduaren 1era ikusgai izanen dira herrietako zine aretoetan.
Bigarren fasean erabakia hartuko du epaimahaiak. Lehenbiziko saria 2.500 eurokoa izanen da, bigarren saria 1.000 eurokoa, argazki onenarentzako 500 euroko hirugarren saria ere izanen da eta aktuazio onenaren saria, 100 euro.
Joan den urtean bezala, jaialdiaren sare sozialetan argazki lehiaketa ere antolatu dute. Parte hartzen duten herrietako mugarrietakoren batean atera beharko dira argazkiak. Irabazleak 100 euro eta bederatzi herrietako batean, bi lagunentzako gaua pasatzeko ostatua izanen da.
Urdazubiko mugarriak
Urdazubiren kasuan, filmerako irudiak grabatzeko proposatzen diren mugarriak honako hauek dira: monastegia, klaustroa, museoa, errota, lezeak, indianoen etxeak, ehun urte baino gehiago dituen haritza eta natura eta ibilbideak.
Informazio gehiago: www.navarratierradecine.es