Erakusketa didaktikoa izanen da eta oinarrizko erritmo tradizionaletara hurbilketa historiko eta kulturala eginen dute. Erritmo horiek non, noiz, nola eta zergatik sortu diren azaldu eta gero jo eginen dituzte. Txalaparta tradizionalaren berezko pultsuari teknika berriak, kolpe berriak eta beste material batzuekin (harriekin, burdinekin, bidoiekin...) nahasten dituzten zur motak gehituko dizkiete. Ozentasun propioa lortuko dute, galdera-erantzuna jokoan eta inprobisazioaren jokoaren garrantzian oinarritutako jatorrizko sorkuntzak lortuko dituztelarik. Herritarrak erritmo, tinbre eta melodia guztiz berriko unibertso batean murgilduko dira.