Heldu den astelehenean hasiko da Sarako udako merkatua

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 28a, 06:30

Irailera arte astelehen goizez plazan bilduko dira artisauak eta merkatariak. Ez da Sarako merkatu bakarra izanen. Izan ere, ekoizleek ortzegun goizez egiten dute.

Uztailean sartu orduko hasiko dira Sarako merkatari, sortzaile eta artisauen merkatuak. Uztailaren 1ean eginen dute lehenbizikoa, eta hortik aitzinera, irailaren 23ra arte astelehen guziz plazara aterako dira, herriko bestetako astelehenean izan ezik, irailak 9. 09:00etatik aitzinera eginen dute hitzordua eta bitxiak, oihalekin egindako jantziak, pilotak, zareak, diru-zorroak eta bertze hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izanen da.

Bertzalde, maiatzaz geroztik ekoizleak ere astero Sarako plazara ateratzen dira. Aurten, ordea, aldaketa batekin datoz. Lehen ortzirale arratsaldetan egiten zutena orain ortzegun goizez egiten dute, 08:00etatik 13:00etara. Ardi eta ahuntz gasnak, jogurtak, barazkiak, zukuak, eztia, arrautzak, Ezpeletako piperrak, sagarnoa, zerri eta aratzeen haragia, marmeladak... denetarik erosteko aukera izanen da ortziraletan Sarako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun