Kantaldia, eskola publikoaren besta eta eskubaloia izanen dituzte egunotan Saran

Eskola Publikoaren ikasturte bukaerako besta ortziralean eginen dute Saran.

Eskola publikoaren besta ekainaren 21ean eginen dute

Ereiaroaren 20an, Erlauntza abesbatzak kantaldia eskainiko du elizan, ortzegunean 21:00etan hasita eta biharamunean, hilak 21, eskola publikoaren besta eginen dute. 18:00etatik aitzinera ikasleek ikusgarria eskainiko dute kiroldegian eta jatekoa eta edatekoa ere izanen da. Eskubaloia maite dutenek, berriz, larunbatean, hilak 22, dute hitzordua, Urtxintxak elkarteak norgehiagoka antolatu baitu kiroldegian 09:00etan. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute. 

Heldu den astean gehiago

Ereiaroaren 26an Mendi Xola abesbatza elizan ariko da kantari, 21:00etan, eta hilabeteko azken larunbatean, ereiaroak 29, St Joseph ikastetxoek besta izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun