Gazteek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak salatu dituzte Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 17a, 13:00

Baztan, Bortziriak, Xareta eta Bidasoaldeko Ernai eta Aitzinak deituta, 30 bat gazte elkartu ziren Dantxarinean ekainaren 14an, «han lan egiten duten gazteek pairatzen dituzten lan baldintza txarrak salatzeko». Ainhoatik abiatuta kotxe-karabana egin zuten, eta ondotik Dantxarineako hainbat bentatan zehar esku-orriak banatu zituzten, lan baldintza duinak eskatzeko. Azkenik, «eduki sexistak zabaltzen dituen Nuba diskotekaren aitzinean» testu bat irakurri eta ipurdia erakutsi zioten diskotekari, «gure gorputzekin guk nahi duguna egin dezakegula aldarrikatzeko». 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun