Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa Maratoi Erdi bilakatuko da aurten

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 16a, 10:00
Aurten Maratoi Erdi bilakatu eta urrian eginen dute Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa.

Urriaren 20ean eginen dute eta bezperan Gaueko lanak lasterketa eginen dute, 9,5 kilometrokoa gauez

 

Normalki Urdazubiko Salbatore besten aitzineko igandean egiten zen Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketak aldaketak izanen ditu aurten. Hasteko data aldatuko dute eta urriaren 20an eginen dute, igandean10:00etan abiatuta. Ez da aldaketa bakarra izanen: 16 kilometro eskas izatetik, maratoi erdia izatera pasako da. 21,47 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidea prestatu dute Urdazubiko Gazteriak eta Urdazubiko Udalak.

Bezperan gaueko lanak

Hain ibilbide luzea egin nahi ez dutenek eta gauez lasterka ibiltzea nahiago dutenek ere izanen dute aukera. Bezperan, urriaren 19an, Gaueko lanak izeneko lasterketa antolatu dute. Larunbatean 19:45ean abiatuta, 9 kilometro eta erdi luze eta 500 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.

Izena emateko aukera laister irekiko dutela jakinarazi dute, https://play.sport-madness.com webgunean. Informazio gehiago ere eska daiteke, arantxa@sport-madness.es helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun