Parapentean ibiltzeko aukera izanen da Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 14a, 19:00
Edozeinek du parapentean ibiltzeko aukera. Graxiana aterpetxera jo behar da horretarako.

Azkeneko hilabete hauetan franko usaiako egiten ari zaigu Atxuria inguruan parapenteak ikustea, eta hemendik aitzina oraindik maizago ikusiko ditugu segur aski. Izan ere, Irungo Centro de vuelo Bidasoak antolatzen dituen parapente ikastaroko praktikak mendi honetan eginen dituztela jakinarazi dute. Horretaz gain, edozeinek izanen du parapentean ibiltzeko aukera. Interesatuek Graxiana aterpetxera jo eta bertan eman beharko dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun