Sara Oinez mendi ibilaldia ekainaren 16an eginen da

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 19:00
25 kilometro luze duen ibilbidea prestatu du aurten Har Hitza elkarteak.

Har Hitza Elkarteak 25 kilometroko ibilbidea eta 1.350 metroko malda positiboa duen itzulia prestatu du 

Euskaraz eginez lelopean, aurten hirugarren aldiz, Sara Oinez mendi ibilaldia prestatu du Har Hitza Elkarteak. Ekainaren 16an egin dute hitzordua, eta 25 kilometroko luzera eta 1.350 metroko malda positiboa duen itzulia prestatu dute.

Mendizaleak igandean 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira Sarako kiroldegitik. Aitzinetik izena toki horretan eman beharko dute, 06:30etik 08:00etara, hamar euro ordainduta. Ibilbidean, Irauldiko eta Olhaingo lepoetatik, Lizuniagatik, Urdakoitzetik, Ibantelitik, Lizarietatik, Nabarlatsetik, Larreatik, Ukulumetik eta Plaxidoin bordatik pasako dira eta jatekoa eta edatekoa lau puntutan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun