Sagarnotegiko bazkariaren bueltan besta eguna antolatu du Sarako Olhain Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 4a, 12:00

Igande honetan ospatuko dute

Goizean kalejira eginen dute eta eguerditik aitzinera sagarnoa dastatzeko aukera izanen da. Bazkalondoan haurrentzako jokoak eta puzgarriak izanen dira eta arratsaldean musika.

Sagarnotegiko bazkaria antolatu dute aurten ere Olhain Ikastolakoek. Ekainaren 9an izanen da eta egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. 11:30ean ikastolatik abiatuta kalejira eginen dute Saran'garekin. 12:30ean kupelak irekiko dituzte eta sagarnoa nahi adina dastatzeko aukera izanen da, basoa hiru euro ordainduz. 13:30ean bazkaria eginen dute eta giroa alaitzeaz Saran'ga arduratuko da. 14:30ean haurrentzako jokoak eta puzgarriak izanen dira eta 17:00etatik goiti DJ Bull ariko da.

 

Langile bila ikastolan

Bertzalde, ikastolan langile euskaldun baten bila ari dira. Irailetik uztail hastapenerako kontratua eskainiko dute, astean 24 oren (lau egun). Ama ikastolan irakasleei laguntzea izanen da bere egitekoa, baita zaintza-lanak egitea ere. 

Interesatuek gomendiozko gutuna eta curriculuma ekainaren 21a aitzin bidali beharko dute olhainikastola@gmail.com helbidera edo edo postaz Olhain Ikastola, Mendi Bixta, 64310 Sara helbidera. Elkarrizketak uztailaren 6an eginen dituzte, goizez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun