Ekain erdialdera Lesakara joanen dira filmaketa-lanak egitera
Pablo Agüero argentinarrak zuzentzen duen ‘Akelarre’ filmearen grabaketa-lanak Saran egiten ari dira aste honetan. Ekain erditsura arte bertan ariko dira eta gero Lesaka aldera joanen dira. ‘Akelarre’ begirada feminista duen drama historikoa da, 1609an sorginkeria zela eta ez zela izandako epaiketak oinarri dituena. Euskaraz eta gaztelaniaz grabatzen ari dira eta 2020an ikusgai izanen da zineman.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.