Bi herrietako 60 bat lagunen bisita izan dute Saran. Maiatzaren 30ean ailegatu ziren Sarara eta asteburuan herriko eta inguruko hainbat txoko bisitatu zituzten: plaza, Larun, lezeak, Ainhoa, Ezpeleta... Horrez gain, Zazpiak Bat Sarako dantza taldearen ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten, baita Saiberri abesbatzaren eta Sarako kantarien kantaldiez ere. Otordu ederrak ere egin dituzte. Guztira 30 bat saratar ibili dira egonaldia honetan laguntzen.