Sarako Ikastolak antolatu BTT proba ekainaren 2an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 31a, 07:30
Txirrindulariek bi ibilbide aukeran izanen dituzte Saran.

Bi ibilbide prestatu dituzte, laburra, 28 kilometrokoa eta luzea, 37 kilometrokoa

Sarako Olhain ikastolak mendi bizikleta proba antolatu du ekainaren 2an. Bi ibilbide prestatu dituzte, bat 28 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibela duena eta bertzea, gogorragoa, 37 kilometroko luzera eta 1.200 metroko malda duena. Probak igandean 08:30ean abiatuko dira plazatik eta izen-ematea egun berean egiten ahal izanen da, 07:30etik goiti, zortzi euro ordainduta. Parte hartzeko kaskoa behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun