Heldu den astean gehiago
Ekainaren 5ean, Lokarri abesbatzaren eskutik kantaldia izanen da elizan, 21:30ean. Sartzea hamar euro ordaindu beharko da eta 12 urtez beheitikoek urririk izanen dute.
Ekainaren 8an, bertzalde, Euskal Herriko Eskolartekoaren bat-bateko finala jokatuko da Lur Berri gelan, 11:00etan. Ekainaren 9an, berriz, Olhain ikastolakoek besta eguna dute.