Presoen eskubideen aldeko lehen txirrindularitza proba egin zuten igandean Lizarietan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 20:00

Didier Zago eta Adèle Kerbaol nagusitu ziren

Nafar Erresumako kronoeskalada txapelketa antolatu du KronoEskaladak elkarteak, presoen eskubideen alde. Asteburu honetan hasita, Ipar Euskal Herriaren eta Nafarroaren arteko portuetan sei proba eginen dituzte urrira bitarte eta horietako batzuk TTIPI-TTAPAren eremuan jokatuko dira. Lehenbizikoa Saran izan da, igande honetan, maiatzak 26, Usopop jaialdiko egitarauaren barne. 11:00etan hasita Lizarietako portua izan du bizikleta probak helmuga. Didier Zago, BTT eta trail txapeldunak egin zuen denborarik onena eta Eneko Aritza, Nafarroako lehen erregea izendatu dute eta Adèle Kerbaol, Toda Aznarez Nafarroako lehen erregina.

Igandea izan zen lehen eguna, egun haundia, iluna eta hezea. Bainan txirrundulariak hor zeuden, 38 lagun prezeski. Izugarrizko giro onean iragan zen dena. 38 lagunetik, 5 emakumeak ziren (Ibardinenekoan bat besterik ez zen hurbildu). Adin tartea hamar urtetik hasi eta 78 urte arte izan zen. Jendea, Nafarroatik, Gipuzkoatik, Lapurditik eta Euskal Herri kanpotik ere hurbildu zen.

Eta denboren arabera Didier Zago, Bearnoko Feas (Barétous) herriko btt eta trail txapelduna, izendatua izan da Lizarietako Krono Eskaladaren garaile, alegia Eneko Aritza, Nafarroako lehen erregea izan da, 14 minutu eta segundo eginez, hau da, izugarrizko denbora lortuta. 

Bertzetik, Adèle Kerbaol, Miarritzeko triatletak, Toda Aznarez Nafarroko erregina izendatua izan da Lizarrietako lepora 19 minutu eta 19 segundotan ailegatuta.

Amets Soubeletek sari berezia jaso zuen, 10 urterekin eta aitaren ondoan igo baitzuen Lizarrietako lepoa. Barthélemy Fuma (espoir saria) eta Mathieu Garate (Gazte saria) izan ziren.

Hurrengo hitzordua ekainaren 23an izanen da Otsondon.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun