Maiatzaren 25ean, larunbatean, 17:00etan hasiko dira kontzertuak. Asile Club poesia musikatua, Efrim Manuel Menuck musika independentea, Joseba Irazoki eta lagunak Berako taldea, Lisabö bidasoar taldea eta Lysistrata rocka egiten duen hirukote gaztea izanen dira oholtzan. Horiez gainera, Indezents eta Martial Jesus Total Heaven DJak eta Los Chimberos karaokeak girotuko dituzte bazterrak.
Igandean kronoeskalada eta kontzertuak
Hilaren 26an, igandean, 11:00etan hasita, Lizarietako kronoeskalada izanen dute, bizikletaz. 5,26 kilometroko ibilbidea izanen da eta izen-ematea zabalik da www.kronoeskaladak.net atarian. 14:30etik aitzinera, berriz, kontzertuak izanen dira: Anari 20 urtez euskal musikagintzan leku berezia lortu duena, Lynched Dublingo laukotea, Madeleine post-rock estiloko musika egiten duen laukote donostiarra eta This is the kit Kate Stables artista ingelesaren proiektua. Solar Sound System eta A Side B System DJak ere ariko dira.