Hainbat iturrik adierazi dutenez, astearteko saioan prokuradoreak baldintzapeko askatasuna ez onartzearen alde egin zuen baina gaur egun Haranburu dagoen Lannemezango kartzelako zuzendaria alde agertu zen. Bagoaz presoen aldeko elkarteak antolatuta, astearte arratsaldean, Senperen elkarretaratze bat egitekoa zuten bere askatasuna galdegiteko.