Frederic Haranburu Senpereko presoa askatzeko eskaera aztertuko dute gaur

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 7a, 10:44

Xistor erdian, Joana alabarekin eta honen familiarekin.

Senpertarrak 30 urte bete ditu preso apirilean. Azken aldian hainbat mobilizazio egin dituzte askatu dezaten eskatuz eta astearte arratsalderako bertze bat deitu du Bagoaz presoen aldeko elkarteak. Elkarretaratzea Senpereko Herriko Etxeko atarian eginen dute, 19:00etan.

Frederic Haranburu Xistor Senpereko presoa aske uzteko bigarren eskaera da gaur aurkeztuko dutena. 30. urtea du preso eta Bagoaz elkartea hainbat mobilizazio egiten ari da azken asteotan 30 urteko espetxe zigorra aski dela aldarrikatuz. Elkartetik jakinarazi dutenez, «ez dugu onartuko askatasun eskaera berriz ukatzea». Hortaz, astearte arratsaldean eginen den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun