Mugaz gaindiko turismo topaketa Urdazubin ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 7a, 11:15
18:00etan lezeak bisitatuko dituzte.

Udalak antolatuta, mugaz gaindiko turismo topaketa izanen dute ortzegunean, maiatzaren 9an, 18:00etatik aitzinera, Urdazubin. Topaketaren helburua turismo bulegoen artean hartu-emanak sortzea da. Horrela bada, hasteko herriko interesgune nagusiak bisitatuko dituzte; eta ondotik, bertaratu diren turismo bulegoetako ordezkariek beraien herrietako informazio turistikoari eginen diete tarte.

17:30etik 18:00etara eskuorriei eta planoei erreparatuko diete. Segidan Urdazubiko lezeak bisitatuko dituzte. 18:00etatik 20:00etara monasterioa, klaustroa, errota eta interpretazio-zentroa bisitatzeko aukera izanen dute. 20:00etan kultur etxean herriko jomuga turistikoei erreparatuko diete eta 20:00etan turismo bulegoan mokadutxo batzuk dastatuz akituko dute topaketa. Parte hartu nahi dutenek 948 59 90 70 telefonora deitu edo turismo@urdax.es helbidera idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun