Haur, gazte eta helduendako ikusgarri ederrak prestatu dituzte eta horiez gozatu bitartean jatekoa eta edatekoa eskainiko dute. Egitaraua osorik ikusteko egin klik hemen.
Bezperan Urrats gaua
Ohitura denez, Herri Urrats egun handiaren bezperan, Urrats Gaua antolatu dute Saran. 17:00etan basurdeek partidua izanen dute eta 19:00etan zintzur bustitzea antolatu dute. Ondotik Kilimak, B.I.P eta Tirri & Tery taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.