'Oro ez da urre' erakusketa ortziralean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 18a, 09:00
IƱaki Bastarrika eta Agurtzane Anduetza.

Sorginen Lezean dute hitzordua 16:00etan.

Zugarramurdiko Agurtzane Anduetza artistak, udaberriko lehenbiziko ilargi betea ospatzeko, 'Oro ez da urre. Aurrez aurre margotzen' erakusketa bistaratuko du Sorginen Lezean. Apirilaren 19an, ortziralean, 16:00etan zabalduko dituzte Erabilera Anitzeko Aretoko ateak eta Iñaki Bastarrika izanen da gonbidatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun