Baztan-Bidasoa Turismoak Klika eginen du Korrikarekin

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 3a, 18:00
Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko ordezkariek bat egin dute Korrikarekin.

Astelehenean, apirilak 8, Malerrekako 979. kilometroa eginen dute

Baztan-Bidasoa Turismoak Klik egiten du euskararen alde, gure ama hizkuntzaren hautua eginda, gure kultura defendatuz eta gure izaera zainduz. Horregatik bat egin du Korrikarekin, euskararen aldeko ekimen erraldoi honekin. Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak Klik egin du Korrikarekin eta «Malerrekan dagoen 979. kilometroa elkarrekin lasterka egitera animatu nahi zaitu». Hitzordua, astelehenean, apirilak 8, 15:56an izanen da

2019ko Korrika apirilaren 4ean abiatuko da Garesetik Gasteizera. Apirilaren 14an iritsiko da helmugara,11 egun eta 2.000 kilometro baino gehiago, etenik gabe euskararen alde.

Baztan-Bidasoa Turismoak “KLIK egiten du abeltzainen alde, nekazarien alde, gure basoen alde,… KLIK herrien alde, bertako jendearen alde, bertako saltokien alde, enpleguaren alde,…herrietan lan eta bizi nahi dugulako! Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK egiten du kalitatezko landa turismoaren alde. Horregatik guztiagatik KLIK egiten du Korrikarekin!!” .

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun