Ekoizleen merkatua apirilaren 5etik aitzinera eginen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 2a, 08:30
Sarako ekoizleek beraien produktuak plazaratuko dituzte ortziralero.

Urrira bitarte ortziralero, arratsaldez

Apirilaren 5ean hasita, urrira bitarteko ortziraletan bertako ekoizleen merkatua izanen da Sarako plazan, 16:30etik 20:30era. Urtero bezala, barazkiak, esnekiak, haragia, arrautzak, sagarnoa, zukuak eta bertzelako hainbat produktu erosteko aukera izanen da plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun