Oier Ariznabarreta eta Oihane Azkorbebeitia nagusitu dira aurten ere Sara Korrika Trail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2019ko apirilaren 1a

Berriz ere garaile suertatu da Saran Durangoko Oier Ariznabarreta korrikalari handia.

636 korrikalarik lortu zuten larunbatean Sara Korrika Trail lasterketa bururatzea. Iaz bezala, aurten ere Oier Ariznabarreta (1:55:46) eta Oihana Azkorbebeitia (2:19:17) izan dira bizkorrenak 22 kilometro luze eta 1.595 metroko malda duen lasterketan.

Gizonezkoetan Sylvain Courtek (1:58:25) eta Iban Letamendik osatu dute podiuma. Emakumezkoetan, berriz, Maria Zorrozak (2:23:54) eta Mayi Mujikak (2:28:44).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun