'Linbo planeta' eta 'Zazpi senideko' ikusgarriak eskainiko dituzte Saran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 8a, 06:30

Lur Berri Gelan eskainiko da eta 19:00etan hasiko da.

Euskal sorkuntzaren hitzordua izanen dute larunbatean, apirilaren 13an, Sarako Lur Berri Gelan.

Bi antzerki-ikusgarri eskainiko dituzte larunbatean Saran. Emanaldiak 17:00etan hasiko dira 'Linbo planeta' haurrendako antzerkiarekin; eta ondotik, 19:00etan helduei bideraturiko 'Zazpi senideko' antzerki-lanaz gozatu ahal izanen dute. Bien bitartean, Sarako Olhain ikastolak jatekoa eta edatekoa eskainiko du.

Sarrerak www.hameka.eu atarian, 05 59 55 58 43 telefonoan edo @Hameka Fabrika Facebook orrialdean eskura daitezke.  

Linbo planeta

Urko Redondoren zuzendaritzapean Miren Alkala eta Alvaro Garayaldek antzeztutako eta Ainara Gurrutxagak idatzitako antzerkia da. Sei urtetik goitikoei bideratutako lan honek 50 minutuko iraupena du.

Zazpi senideko

Ander Lipusek zuzendutako eta Ximun Fuchs eta Manex Fuchsek aurkeztutako lana da. Helduendako 65 minutuko lan honek Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagneten lekukotasuna biltzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun