X. Lezeen Eguna giro onean joan da Saran, Urdazubin eta Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko mar. 25a, 19:00

Euskal Herriko Elkarteko zortzi kobazuloetan 445.000 bisita jaso zituzten iaz, gehien Zugarramurdin (128.000) eta Saran (120.000)

 

Lurpea elkarteak X. Lezeen Eguna ospatu zuen martxoaren 10ean. Igande horretan, elkartea osatzen duten leze guztiek bisita bereziak, erakustaldiak, zozketak eta beherapenak eskaini zituzten. Joan den urtean 445.000 bisita jaso zituzten Lurpea elkarteko zortzi lezeetan. Gehien, Zugarramurdin (128.000), Saran 120.000 eta Urdazubin 35.000. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Saran, Urdazubin nahiz Zugarramurdiko lezeetan erdi-prezioan sartzeko aukera eskaini zuten igandean. Horretaz gain, bisita gidatuak eskaini zituzten: Urdazubin, lezea ez ezik, errota zaharra ikusteko aukera izan zuten bisitariek eta Zugarramurdin, Engraxi sorginaren eskutik egin zuten bisita eta Berako abesbatzaren eta txistulari taldearen musika ere entzun aditu zuten.

 

Iaz 445.000 bisita

Lezeen Egunak sasoiaren hasiera adierazten du, 2018an emaitza hauek lortu ziren:

Arrikrutz:17.000 bisita Ekainberri: 37.000 bisita
Mendukilo:32.000 bisita Sara: 120.000 bisita
Pozalagua: 36.000 bisita Isturitze: 40.000 bisita
Urdazubi: 35:000 bisita Zugarramurdi: 128.000 bisita

OROTARA: 445.000 bisita

 

 

 

Erlazionatuak

Urdazubiko Ikaburuko lezean barrena

Xorroxin irratia 2019 mar 26 Xareta   Urdazubi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun