Udaberri mugitua
Berako Zahar Etxean San Jose egunez eta Zugarramurdiko lezeetako emanaldien ondotik ere ez da isilik egonen Berako Abesbatza. Apirilaren 6an Elizondoko Benito Menni erresidentzian abestuko dute, maiatzaren 11n Iruñean eta maiatzaren 26an herriko lehen jaunartzetan. Ekainaren 2an sendotzetan abestuko dute; ekainaren 9an Aralarko San Migel baselizako mezan kantatuko dute eta ondotik kontzertua eskainiko dute eta ekainaren 23an, Bestaberri egunean, Perosiren meza kantatuko dute Berako elizan.