Ramon Mitxelena zena omendu dute Arkupeak elkartearen Euskal Kantuen Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 21a, 14:58
Giro onean ospatzen ari dira Euskal Kantuen Eguna Arkupeak elkarteko bazkideak.

Dantxarineko Biok Bentako Otxondo jatetxean 363 bazkide elkartu dira eta bazkalondoan Joxe Angel akordeolaria, Erramun Martikorena abeslaria eta Guateke musika taldea izanen dituzte. 

Arkupeak elkarteak antolatutako Euskal Kantuen Eguna ospatzen ari dira martxoaren 21ean Dantxarineko Biok Bentako Otxondo jatetxean. Azkenean, Arkupeak elkarteko 363 bazkide elkartu dira.

Arkupeak elkarteko bazkideak ortzegun goizean ailegatu dira Dantxarinera eta bentak bisitatzeko aukera izan dute. Bazkaldu aitzinetik, omenaldia eskaini diote Guateke taldeko kide zen Ramon Mitxelenari. Urtarrilaren 3an hil zen eta minutuko isilunea egin dute bazkideek, Javier Igoa taldekideak, ‘El silencio’ kantua tronpetaz jotzen zuen bitartean. Une hunkigarriak izan dira. Ondotik hasi da Otxondo jatetxeko bazkaria eta bazkalondoan, musika, dantza eta umore ona nagusituko dira.

Urtero bezala, Joxe Angel Elizalde akordeoilaria izanen da eta aurten, berrikuntza moduan, Erramun Martikorenaren ahotsa ere entzuteko aukera izanen dute. Guateke taldeak ere bere emanaldia eskainiko du. Kantuak abesteko liburuxka bat ere banatu dute parte-hartzaileen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun