342 lagun espero dituzte ortzegunean Dantxarineko Euskal Kantuen Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 20a, 13:00
Aurten ere giro bikaina izanen dute Arkupeak elkarteko bazkideek.

Arkupeak elkarteak antolatuta, Erramun Martikorenaren ahotsaz ere gozatuko dute Otxondo jatetxean 

 

Arkupeak elkarteak antolatutako Euskal Kantuen Eguna ospatuko dute martxoaren 21ean, ortzegunean, Dantxarineko Biok Bentako Otxondo jatetxean. Arkupeak elkarteko 342 bazkide espero dituzte eta, bertzeak bertze, Erramun Martikorenaren ahotsaz ere gozatu ahal izanen dute.

Arkupeak elkarteko bazkideak ortzegun goizean ailegatuko dira Dantxarinera eta bentak bisitatzeko aukera izanen dute. 13:00etan hasiko da Otxondo jatetxeko bazkaria eta bazkalondoan, musika, dantza eta umore ona nagusituko dira.

Urtero bezala, Joxe Angel Elizalde akordeoilaria izanen da eta aurten, berrikuntza moduan, Erramun Martikorenaren ahotsa ere entzuteko aukera izanen da. Guateke taldeak ere bere emanaldia eskainiko du. Kantuak abesteko liburuxka bat ere banatuko dute parte-hartzaileen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun