21. Korrika

'Hartz eta otsoekin lotan' bideo-emanaldia igandean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 19a, 15:30
IƱaki Atxa Aranburuk Finlandian grabatutako irudiez gozatzeko aukera izanen dute.

Kultur etxean bilduko dira 17:30ean

21. Korrikaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdean. Bertzeak bertze, igandean Urdazubin 'Hartz eta otsoekin lotan' bideo-emanaldia eskainiko dute. Ikusleek Iñaki Atxa Aranburuk Finlandian egindako egonaldian grabatutako irudiez gozatu ahal izanen dute, 17:30ean, kultur etxean. 

Aipatzekoa da bideo honetatik eratorritako film laburra Bilbao Mendifilm Festival-en saritua izan zela 2018an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun