Unama taldeak disko berria aurkeztuko du martxoaren 24an Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 21a, 07:03
Iduzkixuria diskoa plazaratuko dute igandean Santa Katalina kaperan.

Santa Katalina kaperan 16:30ean

Etenaldi luzearen ondotik, igandean igoko da oholtza gainera Unama taldea. Iduzkixuria diskoa plazaratuko dute Santa Katalina kaperan, 16:30etik aitzinera. Beraien onodtik, Daniel Blumberg musikari ingelesa ariko da. Sarrerak aurrez eros daitezke internet bidez 8 eurotan.

Unama taldea 2000. urtean sortu zen. Lau kide ditu, ziburutarrak denak, eta denak familia berekoak. Baina lauen arteko lotura familiatik haratago doa, eta beren lau bozek musikan bat egiten dute, gitarrak, akordeoia, buzukia, flautak eta pianoa lagun. 

Konposizioetan, folkaren zantzuak hor izanik ere, ahotsen polifonia jokoez antolatu pop melodiak dira nagusi. Lehen diskoa 2005ean argitaratu zuten, eta bizitzen betetasunak galdegin etenaldi luzearen ondotik, Iduzkixuria diskoa plazaratuko dute, Usopop diskoetxearekin. Disko berriari berotasuna eman nahi izan diote, bozak eta instrumentuen soinuak bereziki landuz. Musika guziak haiek sortuak dira, baita testu gehien-gehienak ere (pare bat olerki zahar izan ezik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun