Publiko helduari zuzendutakoa da, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martizenek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estiloarekin. Oraingoan, bikoteak bertze hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, zuzeneko musikaren indarra gehituz. Beraiek dira: Maria Arriaga (soka tresnak: biolontxeloa, gitarra akustikoa eta elektrikoa), Ivan Allue (perkusioa, gaita, txistua) eta Adrian Garcia de los Ojos (pianoa, txistua). Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzen du, zuzeneko musikaz baliatuta.