'Herri ttiki, infernu haundi' ETBko saioak Zugarramurdi izanen du protagonista igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 20:00

'Herri ttiki infernu haundi' saioan agertuko da Zugarramurdi igandean.

Otsailaren 12an Zugarramurdin barna ibili ziren  Euskal Telebistako Herri ttiki infernu haundi saioko Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi. Batzuekin eta bertzeekin aritu ziren, eta programa polita prestatu zuten. Otsailaren 21ean frontoian ikusteko aukera izan zuten zugarramurdiarrek, eta emanaldiaren ondotik, detaile polita izan zuten alkate eta zinegotziek, mandarra eman, zartagiak sutan paratu, eta ikusle guztientzat txistorra eta xingar pintxoak prestatu baitzituzten frontoian berean. Telebistan martxoaren 3an, igande honetan emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun