Gazteen eskearekin hasiko dira Sarako ihauteriak martxoaren 2an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 15:00

Gazteak baserriz baserri eskean ibiliko dira larunbatean.

Bertze herri ainitzetan bezala, martxoko lehendabiziko asteburuan izanen dira ihauteriak Saran. Larunbatean, martxoak 2, gazteak Gaztetxean bildu eta Olhalde, Ihalar, Istilarte, Lehenbizkai eta Elbarrun auzoetan ibiliko dira eskean. Gaua delarik itzuliko dira herriko plazara. Igandean, berriz, Olhain Ikastolak, San Josephe ikastetxeak eta eskola publikoak, Zazpiak Bat dantza taldearekin eta Gaztetxearekin antolatzen duten hitzordua hasiko da plazan. 11:00etatik goiti desfilea eginen da eta horrekin batera, Zanpantzarren auzia. Kantarik eta dantzarik ere ez da faltako eta taloak dastatzeko aukera ere izanen da. Horren ondotik, gazteek etxez etxe eskean segituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun