Otsailaren 16an bertso-afaria izanen dute Urdazubiko Gauiñara elkartean

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 6a, 07:30
Julio Soto eta Alaia Martin ariko dira bertsotan Gauiñarako bertso-afarian.

Afari-txartelak igandera arte, otsailaren 10a arte, eros daitezke, 25 eurotan

Urdazubiko Besta Batzordeak antolatuta, Alaia Martin eta Julio Sotoren bertsoek girotutako bertso-afaria izanen dute otsailaren 16an, larunbatean zortzi, herriko Gauiñara elkartean. 21:00etan zehaztu dute hitzordua. Afari-txartelak dagoeneko salgai daude eta otsailaren 10era arte, igandera arte, eskuratu ahal izanen dira 25 eurotan. 

Izena eman nahi dutenek 679 32 81 62 edo 679 20 80 20 telefonora deitu edo Whatsapp bat idatzi beharko dute.

Otsaileko afari horren ondotik, inauteriei begira hasiko dira herritarrak. Izan ere, martxoaren 3tik 5era, igandetik asteartera, inauteriak ospatuko dituzte herrian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun