Mikel Cenozek eta Xabi Etxeberriak irabazi dute Urdazubiko mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 29a, 08:37
Txapeldunak eta azpitxapeldunak sariekin.

Bigarren, berriz, Klemente eta Joxe Suhas aita-semeak izan ziren.

Besta batzordeak antolatuta, mus txapelketa jokatu zuten urtarrilaren 26an, hondarreko larunbatean,  herriko Gauiñara elkartean. Guztira zortzi bikotek parte hartu zuten eta Mikel Cenoz eta Xabi Etxeberria izan ziren muslari trebeenak. Azpitxapeldun, berriz, Klemente Suhas eta Joxe Suhas aita-semeak izan ziren. Dagoeneko bi txapelketa jokatu dituzte herrian eta batean zein bertzean giro ederra izan dute. Parte-hartzaileez gain, ikusle andana bertaratu da eta partidak jokatu bitartean mokadutxoak dastatu ahal izan dituzte. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun