Altsasuko gazteen gurasoak Zugarramurdin izanen dira otsailaren 2an

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 30a, 07:15
Orain arteko gertaerak eta gaur egungo egoera azalduko dute Altsasuko gurasoek.

Larunbatean 19:00etan eskainiko dute solasaldia Sorginen Museoan

Altsasuko gazteen gurasoak otsailaren 2an, larunbatean 19:00etan Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditoretza-gelan bilduko dira orain arteko gertaerak eta egungo egoera azaltzeko. Ondotik, denendako meriendatxoa eskainiko dute. Adierazi dutenez, duela gutti herritarrek bizitako «injustizia» gogoan dute, baita horren harira jasotako «laguntza» ere. Hortaz, Altsasukoekin berdin jokatu nahi dute: «atxikimendua eta laguntza eskainiz». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun