Sara Korrika Trail lasterketan izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 26a, 12:00
Emaztekietan Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuen iaz lasterketa. Argazkia: Pierre Ezcurra

Martxoaren 31n eginen da lasterketaren 14. edizioa eta bezperan taldekako lasterketa antolatu dute

Urte berrian sartu orduko, lanean hasia da Sara Korrika taldea. Gainera, aurtengoa, urte berezia izanen da, taldearen 20. urteurrenaren karietara, berrikuntzak iragarri baitituzte. Urteko hitzordu nagusia martxoko hondarreko asteburuan eginen da. Martxoaren 31n , igandea, aurten 14. edizioa beteko duen Sara Korrika Trail lasterketa ezaguna eginen da. 09:00etan hasita, lasterkariek 22 kilometroko eta 1.600 metroko malda positiboa duen ibilbidea egin beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun